XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure eremuetan dute ezarria
gaurko bi Naparroen arteko harria.

Etzare paperretan hanbat ekarria,
bainan aitortu nahi balute egia,
kondaira zaharretan zoin aipagarria,
Roland hiltzen hauteman zinuen herria!.

Beha zure mendi ta oihan ederreri,
zure ur garbietan arrainak igeri;
entzun xoriak kantuz goiz ala astiri,
erakutsi beharrez kantatzen bertzeri.

Ez dela harritzeko, errex da ageri,
pertsutako gogoa sortzen bazaut neri.

Artzaingoa da zure aberastasuna,
zare, Jesus sortu zen tokien laguna;
fedea zure baitan sendo daukazuna,
horren hil-zeinua zuk ez duzu entzuna.

Zu baitan bizitzea zer goxotasuna!
Ez da toki txarrean ene maitasuna!.

Hoinbertze gogo bihotz garbien sehaska,
hartze zinituzkena ospeak doblezka.

Orai zuhauren baitan zaudezke galdezka,
nitan bururatzen den zure bihotz besta
.

Ez, ez, o Urepele, etzaitela kezka,
zu maite etzaituen herritarrik ezta!.